XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARIKETA OSAGARRIAK 4.1. Lor ezazu MAX aldagaian A, B eta C aldagaien balioetariko handiena, eta idatz gero.

4.2.4. ariketan emandako algoritmoak osa itzazu hiru balioak desberdinak direneko baldintza egiazta dezaten.

Baldintza hau betetzen ez bada idatz ezazu EZ DIRA DIFERENTEAK.

4.3.4. ariketako algoritmoak berridatz itzazu baina orain ez ezazu eman balioak diferenteak direla binaka hartuta, izan ere bi edo hiru balio berdin izan bait daitezke.

Ondoko bi bideetatik egin dezakezu: a) Idatzitako algoritmoei aukera posible berriak erantsiz.

b) Idatzitako algoritmoen gorputza ere aldatuz.

4.4. Hiru balioren ordenaketa.

Irakur ezazu hiru balio eta idatz itzazu ordenaz.

4.5. Irakur ezazu hiru zenbaki eta bi txikienak idatz itzazu.

4.6. Defini ezazu bi zenbakiren biderkaduraren zeinua biderkaketa kalkulatu gabe.

4.7. Enpresa batetan ondoko erara egiten da oporraldi ordainduaren kalkulua: Pertsona batek urte bat bete ez badu enpresan lan egiten, berak lan egindako hilebeteko bi egunerako eskubidea du, bestela 28 egun gutxienez.

Errespontsabilitate-postuan lan egiten badu, 35 urte baino gehiago baditu eta bere antzinakotasuna 3 urtekoa baino handiagoa baldin bada, orduan bi egun gehiago izango ditu.

45 urte baino gehiago baditu berriz, eta bere antzinakotasuna 5 urtekoa baino handiagoa bada, 4 egun gehiago izango ditu.